Bainua debekatu dute Busturiko eta Eako hondartzetan
Azken euriteen E Coli bakteriaren gorakada sortu dute uretan, eta horrexegatik debekatu dute bainua hartzea.
Bainua debekatu dute Ea eta Busturiko hondartzetan. Osasun Sailak atzo [ekainak 19] egindako azterketek ondorioztatu dutenez, uraren kalitatea ez da onargarria. Izan ere, azken egunetan egondako euriteek E Coli bakteriaren gorakada eragin dute.
Hortaz, kalitatea hobetu bitartean, debekatuta egongo da bainua hartzea ondorengo hondartzetan: Busturiko San Antonio hondartzan eta Eako hondartzan.
Osasun Sailak adierazi duenez, bihar [ekainak 21] egingo da laginketa, eta etzi [ekainak 22] edukiko dituzte emaitzak. “Debekua bainua hartu daitekeela frogatzen duen lagina lortu arte mantenduko da”.