Urko Mantzizidor da Busturiko Jakin Badakigu lehiaketaren sariduna
Busturiko Berbalagunek antolatzen duen Jakin Badakigu lehiaketak badauka azken lehiaketako irabazlea: Urko Mantzizidor Torrontegi. Gaur [ekainak 19] goizean jaso du saria Mantzizidorrek.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 23 erantzun jaso dituzte. Jakin Badakiguren hurrengo lehiaketa azaroan izango dela aurreratu dute. Lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete.