Indarkeria matxista egotzita, gizon bat atxilotu dute Bermeon
Bermeoko Mugimendu Feministak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko; 19:00etan jarri dute hitzordua Lamerako harrizko bankuan.
Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, pertsona bat atxilotu dute Bermeon genero indarkeria delitua egotzita. Iturri berek azaldu dute, zapatu goizean pertsona batek salaketa jarri zuela, 10:30ak aldera. Ondoren, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuela jakinarazi dute.
Bermeoko Mugimendu Feministak gertatutakoa salatuko du, eta elkarretaratzea deitu dute biharko [ekainak 20]. Hain zuzen ere, 19:00etan ipini dute batzeko hitzordua Lamerako harrizko bankuan. Ez hemen, ez inon! Aurrean izango gaituzue! Autodefentsa feminista! lelopean egingo dute elkarretaratzea.