Morgako Baselizen ibilaldia egiteko ekainaren 20ra arte izena eman daiteke
Morgako X. Baseliza Ibilaldia ekainaren 25ean (domeka) izango da. Ibilbide luzekoak 08:30etan irtengo dira Andra Maritik eta laburrekoak 10:00etan leku beretik.
Izen ematea internet bidez egin behar da, Morgako udalaren webgunean dago izen emate orria, eta bete ostean, kultura@morga.eus emailera bidali behar da. Helduek 8 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urte artekoek, berriz, 4 euro.
Parte-hartzaile kopurua 400 pertsonara mugatu dute. Aurretiazko izen emateekin kopuru horretara heldu ezean, egunean bertan izena eman ahalko dela jakinarazi dute ( helduek 10 euro eta 12 urtera artekoek 5 euro).
Ibilaldi luzea 23,4 km-koa izango da, eta honako ibilbidea egingo dute: Andra Mari, Talleri, Bizkargi, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Altamira, Ganbe, Okoriko, Andra Mari. Laburrak, berriz, 13,5 km edukiko ditu; luzean modura, Andra Marin hasi eta amaituko dute, eta besteak beste, Talleritik, Eskerikatik, Gerekizetik, Errotetatik, Meakaurretik, Meakatik eta Oñartetik pasatuko dira. Meakaurren hornidura postu bat egongo da, eta amaieran hamaiketakoa eskainiko dute.