Bermeo Uria narrazio lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte
Kategoria bakoitzeko saridunek eta finalistek diplomak jaso zituzten barikuan [ekainak 2] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.
Bermeoko Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du urtero Bermeo Uria narrazio lehiaketa, eta 8 eta 18 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago. Barikuan [ekainak 2] lehiaketako irabazleek sariak jaso zituzten Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Irabazleak eta finalistak bildu ziren bertan. Saridunek diplomak jaso zituzten Aritz Abaroa Bermeoko jarduneko alkatearen eta Alazne Zumeta jarduneko zinegotziaren eskutik.
Honakoak izan dira aurtengo narrazio lehiaketako irabazleak:
- L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA: Ane Matellanes Martinez: Gure harribitxia.
- L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA: Imanol Markaida Bilbao: Elkarrekin gehiago gara
- L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA: Garazi del Ser Bilbao: Alakazam udalekuak.
- DBH 1. ZIKLOA: Maia Duran Otero: Batzuetan gezurti handienak zure inguruan daude.
- DBH 2. ZIKLOA: Naia Serrano Zumeta: Larrosa berdeak gorritzen zituen neska. Ipuinik onenari aipamen berezia jaso du.
- BATXILLERGOA: Ilargi Astui: Berriz hemen.