Negozio aukera berriak sustatzeko erronka abiatu dute
Behargintza Bermeok, Maierrek eta Lanbide Gernikak bultzatu dute erronka, BiOK! poriektuaren baitan. Edozein ekintzailek parte har dezake lehiaketan.
Behargintza Bermeok, Maierrek eta Lanbide Gernikak erronka berri bat hasi dute, negozio aukera berrien sorrera sustatzen duen BiOK! proiektuaren barruan. Erronkaren helburua da irtenbide bat aurkitzea plastikozko injekzio-prozesuan sortzen ari diren teknologiak integratzeko, automobil barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko.
Erronka aurrera eramateko, proiektuak hainbat behar desberdinei erantzun behar die, hala nola, nola diseinatu inprimatutako elektronika malgua hainbat funtzionalitate dituen automobilgintzarako dekoratutako pieza plastiko batean integratzeko, nola eraldatu ohiko teknologia elektroniko zurruna teknologia elektroniko malgu batean, nola integratu elektronika MAIERen pieza plastikoa injektatzeko prozesuan eta nola lortu oreka egokia pisuaren, espazioaren eta automozioko osagaien kostuaren artean.
Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia-zentrok edo unibertsitatek parte hartu dezake baldin eta planteatutako erronka partzialki edo osorik konpontzen laguntzen badu. Proposamenak http://bizkaiaok.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dira ekainaren 9a baino lehen.
Proiektuko finalistek In factory innovation trip sorkuntzarako tailer batean parte hartuko dute. MAIERek hautatuko du irabazlea eta proiektu piloto bat garatzeko 6 hilabeteko kontratu bat egingo dutelaren konpromezua hartzen du enpresak.