2019ko datuekin alderatuta, Busturialdeko udalerri handietan parte hartzea txikiagoa da
Eguerdiko zein arratsaldeko datuen arabera, Gernika-Lumon eta Bermeon parte hartzea apur bat baxuagoa izan da orain dela lau urte baino.
18:00etako datuen arabera, Gernika-Lumon parte hartzea %56,56 izan da, duela lau urte baino %2,07 baxuagoa; 14:00etakoa, berriz, %40,74 (2019an %42,93). Bermeon %57,16 izan da arratsaldeko parte hartze datua, eta %39,84 14:00etakoa (2019an 40,64).
Eskualdeko herri txikien artean Mundaka da hautesle errolda handiena daukana: 1.728 herritar. Horietatik %67,29k bozkatu du 18:00etarako (eguerdiko datua %47,65 izan da). Orain dela lau urte ere arratsaldeko parte hartze datua antzerakoa izan zen: %67,62.
Bestalde, Nabarnizen 238 herritarrek daukate boto eskubidea (eskualdeko txikiena), eta horietatik %74,07k bozkatu du 18:00etarako, orain dela lau urte baino %1,38 gehiago. 14:00etarako hautesleen erdiak bozkatu du (%53,65 izan zen 2019an). Ajangizen 17:00etarako %60 zen parte hartzea, ordubete beranduako %62,21, 2009an baino %3,34 gutxiago.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu orokorrari dagokionez, 18:00etako parte-hartzea % 48,64 izan da eta herritarren %35,34ak bozkatu du 14:00etarako.
Goizean goizetik. Herritarren joan-etorria goizeko lehenengo urteetan igarri dute bozkalekuetan. Gernika-Lumoko alkategaien artean, Xabier Irabazal jeltzalea izan da goiztiarrena, 09:30ean bozkatu du Pasealekuko mahaietako batean, eta Sorne Rubio Mundakako EH Bilduren alkategaiak bozkalekuak zabaldu eta segituan eman du botoa, 09:00etan.