Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala, Astran
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolariak sailkatu dira finalera. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera.
Zapatu honetan (maiatzak 27) 10:00etik aurrera eskolarteko idatzizko finala izango da, Gernika-Lumoko Astran, eta bat-bateko finala, ostera, 11:30ean hasita lehiatuko dute. Bertsolari hauek ariko dira: Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, June Diaz, Enara Gallastegi, Aiala Irurtia, Naioa Jaio, Maialen Lago eta Haizea Telleria.
Bat-bateko txapelketaren azken kanporaketa aurreko astean, maiatzaren 17an jokatu zuten Igorren, eta Irurtiak irabazi zuen. Diazek irabazi zuen Bilbon lehiatutako bigarren kanporaketa, maiatzaren 15ean, eta lehenengoa, berriz, Asategik, Ondarroan.