Herritar Alternatibak, Guzanek eta Mungia Alkartuk lankidetzarako konpromisoa agertu dute
Hiru plataformek amankomunean dauzkaten helburuak mahai gainean jarriko dituztela diote, "modelo desberdin baten alde" lan egingo dutela nabarmenduta.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetara Bermeon, Mundakan eta Mungian aurkezten diren hautagaitza independenteen arteko lankidetza “herritarrentzako ona” izan daitekeela iritzita, Herritar Alternatibak, Guzanek eta Mungia Alkartuk horretarako konpromisoa agertu dute Bermeon egindako topaketan.
Egun “garrantzitsua” dela esan dute, eta herritarei erakutsi gura diete “beste alternatiba batzuk” badaudela: “Herriak batzen gaitu, eta herriaren alde egongo gara”. Etxebizitza duin baterako eskubidearen alde “elkarregaz” lan egingo dute, baita ere nekazal-abeltzantzak, arrantzak, turismo ekokulturalak, ganorazko industriak, merkataritzak eta enpresa txikiek emandako baliabideetan oinarrituta bertoko ekonomiaren garapenaren alde bat egitea adostu dute. “Ingurumena, jasangarritasuna, energia berriztagarriak, gardentasuna, parte hartzea… kontuan izango ditugu”.
Hiru hautagaitzek amankomunean dauzkaten helburuak mahai gainean jarriko dituztela diote, “modelo desberdin baten alde” lan egingo dutela nabarmenduta.