Herritar Alternatibak "ekintzekin lan egingo du, herritarrei zerbitzatzeko"
Mundakako udaletxea "hurbileko leku bat" izatea gura dute, "adeitsua, gardena eta herritarrekin kooperatiboa".
Herritar Alternatibak datozen lau urteetarako Mundakarako dituzten lan ildoak aurkeztu ditu. Gogoratu dute ez ez direla politika mundutik datozen herritarrak, baina “herrian antzeman duten benetako aldaketaren beharretik” sortu direla. Diotenez, “ekintzekin lan egingo dute eta ez promesekin, herritarrei bakarrik zerbitzatzeko”. Horien konpromisoa da “herriaren alde eta herritarrentzat bakarrik” lan egitea.
Udaletxea “hurbileko leku bat” izatea gura dute, “adeitsua, gardena eta herritarrekin kooperatiboa”. Edozein erakunderen “funtsezko oinarria gardentasuna” izan behar dela deritzote, horregatik, aldaketa “beharrezkoa” dela diote.
Gazteen eskura alokairu bonuak jartzeko asmoa daukatela iragarri dute, eta alokairu sozialeko etxebizitzak sortuko dituztela diote, familia zein gazteentzat. Lanpostu “duinak eta kalitatezkoak” sortzeko konpromisoa agertu dute, “hainbat espezialitatetako lan poltsetarako deialdiak eginez”.