Busturiko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu dute
Leire Sanchez Patiñok aurkeztu duen 'Busturia kolorez betea' izeneko kartela aukeratu du epaimahaiak herriko jaiak iragartzeko.
Busturiko Jai Batzordeak aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu du. Jakitera eman dutenez, bi kartel proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, eta bien artean Leire Sanchez Patiñok aurkeztu duen Busturia kolorez betea izeneko kartela aukeratu dute.
Egileak 400 euroko saria jasoko du. Epaimahaia arteagaz zerikusia daukaten Alazne Bilbao Lazkano eta Rosa Mari Gabantxok eta Busturiko Udaleko zinegotzi Itziar Zabalak osatu zuten.