Bermeoko EAJk "ilusioz betetako proiektu bat prestatu" du
Bermeoko EAJren hauteskunde programak lau ardatzetan egituratutako 100 ekintza ditu, "Bermeo Abante makiña guztidxen jartzeko".
Bermeoko EAJren alkategai Aritz Abaroak dio “Bermeok etorkizunerako proiektu bat duela gaur, bermeotarrak ekintza guztien erdigunean jartzen dituena. Bizkaiko kostaldeko erreferente izatetik gero eta gertuago gaude, gero eta gehiago gara Bermeo”. Hala, berak eta bere taldeak “ilusioz betetako proiektu bat prestatu” dutela nabarmendu du. Prest daude, beste administrazio eta eragile pribatu batzuekin akordioak egiteko, “oso garrantzitsua dela jakinda”.
Jakitera eman duenez, Bermeoko EAJren hauteskunde programak lau ardatzetan egituratutako 100 ekintza ditu, “Bermeo Abante makiña guztidxen jartzeko”. Bizkaiko Jaurerria kalea modernizatzeko eta bertako jarduera komertziala bultzatzeko lantzen ari diren proiektua da ekintzetako bat.