Sukarrieta Kanala Bizirik herri hautagaitza sortu dute
“Aldaketa sasoia” dela aldarrikatuta, Sukarrieta Kanala Bizirik herri hautagaitza sortu dute maiatzeko udal hauteskundeetarako. Jaime Orueta da alkategaia. “Sukarrietak aurrera egiteko, eta bere nortasuna berreskuratzeko behar duen zeharkako indarra gara, kanpoko interesen mende egon gabe”, adierazi dute.
Udalerriko “beharrei erantzuteko” aurkeztu dute herri hautagaitza; “programa bat, proiektu bat eta ideia asko” dituzte, eta behar diren “indarrak eta ilusioa” ez ezik, hautagaiez haratago doan “giza talde sendoa” daukatela diote.