Sollubeko gudariak omentzeko batuko dira domekan
Sollube 1937 elkarteak antolatuta, Solluben hil ziren gudariak eta faxismoaren aurka bizitza eman zuten erresistenteak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldia egingo dute domekan [maiatzak 14]. Batailaren 86.urteurrenean Mañu auzoko probalekuan batuko dira, 13:00etan.