Foruko EH Bildukoak kanpainari hasiera emateko batuko dira barikuan
Udal eta foru hauteskundeen kanpaina hasiko da barikuan [maiatzak 12], eta Foruko EH Bilduko kideak kanpainari hasiera emateko hitzordua zehaztu dute. Azaldu dutenez, 18:00etan jarri dute hitzordua Haitz Biribil elkartean. Herritik kartelak jarriko dituzte eta megafoniagaz ere ibiliko direla aipatu dute. Elkarrekin afaltzen amaituko dute barikua.