"Ideia berritzailez beteta" dator Foruko EH Bildu
"Herriaren alde lan egiteko konpromisoa" daukan "talde indartsua" aurkeztu dute.
Maiatzeko udal hauteskundeei begira, Foruko EH Bildu “ideia berritzailez beteta” datorrela diote, eta horiek guztiak aurrera ateratzeko “talde indartsua” aurkeztu dute.
Bai zerrendarako aurkezten direnak eta baita ere atzetik dagoen lantaldeak, “herriaren alde lan egiteko konpromisoa” daukatela diote. Arlo ugaritan “eskarmentua eta ezagutza” dituen lantaltadea aurkeztu dute; uste dute Foruan eraldaketa emateko “ezinbestekoa” dela.
Zerrenda:
- Unai Argarate Belategi.
- Maite Llona Goikolea.
- Ander Izagirre Gerekaetxebarria.
- Lukene Uriarte Arrieta.
- Daniel Zubiaga Elordieta.
- Maricar Villa Larreta.
- Hibai Muniozguren Bilbao.
- Gemma Zabala Odriozola.
- Inacio Muniozguren Torrealdai.
- Izaskun Madariaga Ortuzar.