Busturiko EH Bilduk "herri programa bultzatuko duen" taldea aurkeztu du
Busturiko helburu estrategikoen alde aritzeko "ondo prestatutako" jende multzoa aukeratu dutela esan dute.
Lantalde “indartsu eta berritua” aurkeztu du Busturiko EH Bilduk: “Aurreko urteetan ibilitakoez gain, herriko arlo desberdinetan egun aritzen diren beste auzoetako batzuk daude zerrendan”. Datozen urteetan “herri programa bultzatuko” dutela zehaztu dute.
Busturiko helburu estrategikoen alde aritzeko “ondo prestatutako” jende multzoa dela diote. Koalizioko kideek uste dute auzokideak entzutea dela oinarrizkoa: “Busturiko arazo errealei erantzuteko beharrezkoa da herritarrak entzutea; etxebizitza arazoei irtenbidea emateko zein orokorragoak diren aldaketa klimatiko edo pentsionisten eskubideen alde egiteko”. Diotenez, udalean herritik lan egingo dute, “eskualdea eta Bizkaia ahaztu barik, gure herriaren ekonomia, garapena, osasuna eta bizi kalitatea pribatizazio eta interes pribatuen zerbitzura ipini barik”.
Zerrendako kideak:
- Eli Iturraspe Perea.
- Nekane Renteria Etxebarria.
- Josu Bilbao Beotegi.
- Urko Mantzisidor Torrontegi.
- Ismael Bilbao Urrutxua.
- Eider Bilbao Olano
- Edorta Bilbao Aberasturi.
- Sonia Salazar Orbe.
- Joseba Iñaki Ateaga Amundarain.
- Maria Ascen Larrabaster Lezamiz.
- Gaizka Larrabaster Cid
- Miren Salbidegoitia Arana.