Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jartzen dabiltza Foruan
Udaletxe ondoko aparkalekuan gorde dute horretarako lekua.
Datorren astetik aurrera martxan egongo da Foruan jartzen ari diren ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua. Hain zuzen ere, udaletxe ondoko aparkalekuan kokatzen dabiltza.
“Gero eta gehiago” dira ibilgailu elektrikoen alde egiten dutenak. Gainera, udal arduradunek adierazi dute zerbitzu hau herrian bertan edukita, “errazagoa” izango dela herritarrek modu horretako ibilgailuen aldeko apustua egitea.