Bermeoko Mugimendu Feministak asanblada egingo du etzi
Euskal Herriko Mugimendu Feminista martxan dago, eta Bermeoko Mugimendu Feministak ere martxan jarri gura du zaintza greba feminista orokorra antolatzeko.
Horretarako, lehen hitzordua jarri dute etzirako (apirilak 28). 19:00etan egingo dute asanblada irekia, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera: “Zaintza kultura eraldatzera goaz, greba femista orokorrerantz!”