Bermeoko Txosna Batzordea andramariak prestatzen hasiko da
Irailaren 7tik 16ra bitartean izango diren Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak prestatzen hasteko prest daude Bermeoko Txosna Batzordeko kideak. Horretarako, lehenengo asanblada antolatu dute, eta hitzordua jarrita daukate; barikuan (apirilak 28) batuko dira, 18:30ean, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean.
Herriko taldeak, elkarteak, norbanakoak… gonbidatu dituzte asanbladan parte hartzera.