Altxorraren bila ibili dira gautegiz arteagarrak
Artiako Gazte Asanbladiek deituta, Altxorraren bila herrikoian altxorra lehenengo nork aurkitu ibili ziren gautegiz arteagarrak zapatuan, udalerriko txoko ezberdinak denetariko probez betez.
Izan ere, frogak batzeko, alor ezberdinetako probak egin behar izan zituzten, zirkuitua osatu arte: bertsoak, buruketak, mitologia, euskal dantzak edota kirola uztartu zituzten.
Gazte asanbladak herria berpizteko eta euskalduntzeko nahia adierazi du, eta orain arte egindako pare bat ekimenetan herritarrek erakutsitako “esker ona” ikusita, “epe laburrera begirako egitasmoak antolatzen” ari direla jakinarazi dute.