"Osakidetza desegiten" ari direla kritikatu du EH Bilduk
Gernika-Lumok "benetako ospitalea" izateko proposamen bat aurkeztu dute gaur goizean, Gernikako ospitalearen aurrean.
Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki politikoen ondorioz, “Osakidetza desegiten” ari dela kritikatu du EH Bilduko Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai Iker Casanovak, Gernikako ospitalearen aurrean. Hala, Gernikako “ustezko” ospitalarena edota Bermeoko, Lekeitioko eta Zornotzako osasun zentroen egoera, “Osakidetza aplikatzen ari den desegite politikaren adibide garbia” direla aipatu du.
Horregatik, Gernika-Lumoko eta, orohar, inguruko herrietako arreta hobetzeko proposamena aurkeztu dute. Helburua da “Gernika-Lumoko ospitalea benetako ospitalea izatea, eta, batez ere, herritarron osasun arreta hobetzeko tresna izatea, lehen arretatik hasi eta azken mailaraino”.