Etzi batuko da Bermeoko Irakurleen Txokoa
Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen 'Miñan' liburua izango dute aztergai, 18:30ean hasita.
Bermeoko Udalaren Euskara Sailak antolatzen duen Irakurleen Txokoko parte hartzaileek hitzordua daukate etzirako, hileko hirugarren eguena baita. Oraingoan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburua lantzeko batuko dira parte hartzaileak.
Ohi legez, liburutegiko beheko solairuan batuko dira, 18:30etik 20:00etara, eta Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa.
Irakurleen Txokoan hilean behin batzen dira literaturan interesa duten pertsonak. 2011n hasi zen ekimena Bermeon, eta parte hartzea doakoa da. Gura duenak udal liburutegian izena eman dezake; bertara hurbildu, izena eman eta hurrengo hilabeterako liburua jaso besterik ez du egin behar.