Besaldek bat egin du Oporrak Bakean programagaz
Oporrak Bakean ekimenean parte hartu gura duten familiek apirilaren 23a (domeka) izango dute izena emateko azken eguna.
Aurten ere, Besalde elkarteak eta Bermeoko Udalak bat egin dute udan ume sahararrak etxean hartzeko Oporrak Bakean programagaz.
Azaldu dutenez, Oporrak Bakean ekimenaren bitartez, umeei Aljeriako Tinduf errefuxiatuen kanpamentuetatik kanpo oporrak pasatzeko aukera eskaini gura zaie. “Gure artean izango ditugun 8 urteko neska-mutilak Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi dira, oso baldintza gogorretan. Janari, osasun eta hezkuntza gabezi handiak dituzte eta udan 50 graduko tenperaturak jasaten dituzte”, diote.
Elkartasun proiektu honen helburua da, haurrei beste errealitate bat bizi eta ezagutzeko aukera ematea. Azaldu dutenez, Oporrak Bakean programan parte hartzea “oso onuragarria” da haur sahararrentzat, “bai osasun kontuengatik, eta baita ikasten dutena eta bizi duten esperientziagatik”. Baina, ere berean, programan parte hartzen duten familia euskaldunentzat ere “oso onuragarria” izaten da.
Oporrak Bakean ekimenean parte hartu gura duten familiek apirilaren 23a (domeka) izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, interesa dutenek 635 72 50 62 telefono zenbakira deitu beharko dute. Euskal Herrian uda pasatzen duten haurren kopurua urtez urte aldatzen joan dela aipatu dute. Helburua da aurten 300 haurrei ongietorria ematea; diotenez, haurren harrera “inoiz baino beharrezkoagoa” da.