Aste Santu ostera arte agurtu dira Bermeoko berbalagunak
Bermeoko Berbalagun egitasmoko parte hartzaileek ondo pasatzen dute elkarrekin. Hala, Aste Santua datorrenez, eta bi astetan batuko ez direnez, opor aurreko topaketan elkartu ziren atzo arratsaldean (martxoak 29).
Aurtengo taldeetako berbalagunak batu ziren, hain zuzen ere, eta “giro onean” elkar agurtzeko aukera eduki zuten. Lehenik eta behin, paseotxo bat eman zuten portutik, eta pote bat hartu zuten gero, iluntzera arte.
Jakitera eman dutenez, apirilaren 17tik (astelehena) aurrera berriro elkartuko dira.