Ritxar Basterretxea Agirre da EAJ-PNVk Elantxobeko alkatetzarako aurkeztu duen hautagaia
Basterretxeak esan duenez, "kudeaketa gardenarekin eta planteamendu errealarekin" Elantxobe hobetzea de bere helburua.
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara begira, Ritxar Basterretxea Agirre da EAJ-PNVk Elantxobeko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia
Basterretxearen helburua da bere taldearentzat aginte makila berreskuratzea,d eta aurreratu du bere helburua dela udalerria “hobetzea, “kudeaketa lan gardenarekin eta planteamendu errealarekin” Horretarako, erabakiak herritik hartu behar direla esan du, eta “herriaren mesedetan”.
EAJren taldeak Elantxoberako dauzkan hiru egitasmo aurreratu ditu: aparkaleku gehiago sortzea, haurrentzako parkean estalki bat jartzea eta hostel bat martxan jartzea.
Basterretxeak 59 urte ditu, eta itsasontzien mekaniko eta eta mantentze lanetako mekaniko gisa lan egiten du. Bere zaletasun nagusiak dira arrantza eta futbola, eta Elantxobetik gehien gustatzen zaiona bertako lasaitasuna da, “hiri handietako zaratatik urrun”.
“Goizetik altxatzea eta leihotik paisaiari begira geratzea terapiarik onena da; haize garbia arnasteak ez dauka preziorik”, esan du hautagaiak.