Goiz "ederra" eman dute Busturiko inguruak ezagutzen
Busturiko Berbalagun egitasmoak antolatuta, udalerriko auzo desberdinak zeharkatu dituzte.
Busturiko Berbalagun egitasmoak antolatuta, udalerriko inguruak ezagutzen ibili dira gaur goizean zenbait berbalagun. Axpeko tren geltokitik abiatu dira 10:00etan, eta 14:00ak bitartean auzoz auzo ibili dira. Goiz “ederra” pasa dutela azaldu dute antolatzaileek.
Axpetik San Bartolomerako bidea hartu eta handik gora jarraitu dute Larrezabaleko antzinako eskoletaraino, eta geldialdia egin dute bertan, hamaiketakoa jateko. Bueltan, Altamiratik jaitsi dira Axpera bueltatzeko, ibilbide zirkularra egin baitute.
Mendiz mendi ibili diren bitartean, euskara praktikatzeko aukera eduki dute, hori baita Berbalagunen helburu nagusia, lagunartean euskaraz aritzea.