Busturialdeko EAJren alkategaiak Mundakan elkartu dira
Busturialdean EAJk maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztu dituen alkategaiak Mundakan batu ziren zapatu goizean (martxoak 24), eta bertan izan ziren Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea, Jane Eyre Urkieta Busturia-Uribe barrutiko zerrendaburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta hainbat foru diputatu eta BBBko burukide.
Alkategaiak, herriz herri. Hauek dira Busturialdean EAJ-PNVren udal zerrendaburu izango direnak: Josu Sabin Olano (Arratzu), Aritz Abaroa (Bermeo), Aitor Aretxaga (Busturia), Itziar Garamendi (Ea), Ritxar Basterretxea (Elantxobe), Joseba Zarragoikoetxea (Ereño), Fran Zubiaga (Errigoiti), Mikel Magunazelaia (Forua), Patrik Saitua (Gautegiz Arteaga), Xabier Irazabal (Gernika-Lumo), Martin Saitua (Ibarrangelu), Karmele Enbeita (Kortezubi), Joseba Mallea (Mendata), Mª Teresa Artetxe (Morga), Irati Gondra (Mundaka), Julen Karrion (Murueta), Anuar Gomez (Muxika) eta Iñaki Lekunberri (Sukarrieta). Ajangizko eta Nabarnizko Udal Erakundeek oraindik ez dituzte amaitu hautagaitzak hautatzeko barne-prozesuak.
Irati Gondra Mundakako alkate eta berrautaketarako hautagaiak, udala herritarrengana hurbilduz, hainbat proiektu betetzeko asmoa zeukatela aurreratu zuen: haurreskola berria, kontsultategia berritzea, Santa Katalina inguruko aisialdirako gune berria kirol-azpiegiturak hobetzea, gazteei eta gure adinekoei laguntza hobetzea, besteak beste.
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak nabarmendu zuen Busturialdeko udalerri bakoitzak “bere agenda propioa” daukala, herri bakoitzarentzako programa, partaidetza-prozesuen ondorioetan, lanean eta azterketan oinarritua, baina esparru komun baten barruan. “Traineru hau ez da geldituko. Martxan jarraituko dugu, ziabogarik eta norabide aldaketarik egin gabe. Aurrera egiten jarraituko dugu, Bizkaiak ilusioz beteriko etorkizuna baitu aurretik”, esan zuen Etxanobek. Kudeaketa serio batekin, bizkaitarren bizi-kalitatea hobetzeko aldundiak lanean jarraituko duela ziurtatu zuen.