Katsugen tailerra agurtu dute berbalagunek
Datorren ikasturtera begira, berriro ere Katsugen tailerra antolatzeko asmoa agertu dute. Azaldu dutenez, "oso ondo pasatu dute, zerbait berria ikasi dute eta oraindik aurrera praktikatzen jarraituko dute".
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, otsailaren 9an batu ziren 11 lagun Katsugen Japoniatik datorren artea euskaraz praktikatzeko. “Gustura” ibili ziren, eta ordutik astero batzen egon dira, eta asteon egin dute ikasturte honetako azken saioa. Azaldu dutenez, “oso ondo pasatu dute, zerbait berria ikasi dute eta oraindik aurrera praktikatzen jarraituko dute”. Gainera, datorren ikasturtera begira, berriro ere Katsugen tailerra antolatzeko asmoa agertu dute, “jarraitzeko prest baitaude partaide guztiak”.
Bestalde, dantza ikastaroak ere atsedenaldia hartuko duela jakitera eman dute. Aste Santu ostean jarraituko dute dantza ikastaroagaz; apirilaren 20an eta 27an batuko dira, hain zuzen ere, Gizarte eta Kultura Etxeko 1.4 gelan, 18:00etatik 19:00etara. Interesa daukatenek izena eman ahal dute 607 60 95 80 telefono zenbakian.