Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzeko kanpaina abiaraziko dute
Bermeoko alkate Aritz Abaroak esan du "oso garrantzitsua" dela ostalarien lankidetza, gaika bildutako beira kopuruak gora egiten jarrai dezan.
Herrian gaika bildutako beirazko ontzien kopurua handitu eta kalitatezko sailkapena eta birziklapena egiteko, Bermeoko Udalak kanpaina berria abiarazi du ostalaritzan.
Hala, langile kualifikatu batek ostalaritza establezimenduetara bisitak egingo ditu, “beirazko ontzien birziklatzeari buruzko argibide gehiago emateko eta birziklatzeak Bermeori dakarzkion ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa bultzatzeko”. Era berean, beharrizanak antzemango dituztela azaldu dute. Modu horretan, establezimendu bakoitzak sortzen duen hondakin-bolumenaren arabera, edukiera handiagoko ala txikiagoko ontziak banatuko dizkiete ostalariei (behar izanez gero), beirazko hondakinak birziklatu ditzaten; “oro har, birziklatzeko erraztasunak emango zaizkie”. Ondoren, arrazoizko epe bat igarota, langilea establezimenduetara joango dira berriro, bereizketa behar bezala egiten ari direla ziurtatzeko.
Bermeoko alkate Aritz Abaroak esan du “oso garrantzitsua” dela ostalarien lankidetza, gaika bildutako beira kopuruak gora egiten jarrai dezan. “Ostalaritzan sortzen da erabilera bakarreko beira-hondakinen %50, eta, beraz, ostalaritza funtsezko sektorea da birziklatze helburuak lortzeko. Alor horretan egindako edozein aurrerapenak hobekuntza esanguratsua ekarriko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan”, gaineratu du.
Horregatik guztiagatik, udalak Bermeoko ostalariak proiektuan parte hartzera animatu ditu.