Itsas baliabideei buruzko bisita gidatua eta tailerra, Santimamiñen
Santimamiñeko gune arkeologikoan asteburu honetan eskainiko dituzte Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen egitarau barruko jarduerak.
Itsasoa Santimamiñen bisita gidatua egiteko aukera egongo da zapatuan eta domekan (martxoak 25 eta 26). Indusketa arkeologikoek emandako datuetan oinarrituta, Santimamiñeko itsas baliabideen erabilerari buruzko bisita da. Bertako bisiten ohiko ordutegiaren barruan eskainiko dituzte:10:00/11:00/12:00/13:00.
Bestalde, Itsas hondoko diorama tailerra eskainiko dute domekan. 12:00etatik aurrera, parte hartzaileek itsas baliabideetan sakonduko dute eta Santimamiñen bizi ziren Paleolitoko arbasoek itsas baliabide horiek nola erabili zituzten ezagutuko dute itsas hondoaren diorama bat eginez. Jarduera hori 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Izen ematea. Bisita gidatua zein tailerra doakoak dira, baina parte hartzeko interesa daukatenek, derrigorrez aldez aurretik erreserba egin behar dute. Horretarako, 94-465 16 57 telefono zenbakira deitu edo santimamine@bizkaia.eus helbide elektronikora mezua bidali behar dute.