Mundakako Udala San Pedro jaietarako kartel bila dabil
Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 (barikua) izango da; udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 14:00etara.
Mundakako Udala San Pedro jaietarako kartel iragarle bila dabil, eta horretarako lehiaketa abiarazi du. Hala, parte hartu gura duten horiek, martxoaren 31 izango dute lanak aurkezteko azken eguna; udal bulegoetan egin daiteke, 09:00etik 14:00etara.
Parte hartzeaileek, gehienez, lan bina aurkeztu ahal izango dituztela jakinarazi du udalak, eta horien gaia eta erabilitako teknika norberak aukeratu beharko ditu; betiere, DIN A2 formatuan eginda badago. Aurkeztutako lan guztiek, gainera, San Pedro Jaiak 2023-Mundaka leloa eroan beharko dute, eta euskarri zurrunean eta digitalean aurkeztu behar dira.
Lanak lelopean aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta egilearen sinadura barik. Era berean, lelo berdineko kartazal itxi batean, egilea identifikatzeko datuak sartu beharko dira, telefono zenbakia eta NA zenbakia ere barruan.
Kartel lehiaketaren irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Hala eta guztiz ere, saria eman barik geratu daitekeela zehaztu dute, “kalitate nahikorik ez balu”. Aurten oraindik, zehazteke du udalak saria noiz eta non emango duen.