Mundakako jaietan txosna jartzeko eskabideak martxoaren 31ra arte egin daitezke
Aurten, ekainaren 21etik uztailaren 4ra bitartean jarriko ahalko dituzte txosnak.
Mundakako San Pedro jaietan txosna jarri gura duten kultur, kirol eta gainerako herriko taldeek martxoaren 31ra arte izango dute eskabideak aurkezteko aukera.
Aurten, ekainaren 21etik uztailaren 4ra bitartean jarriko ahalko dituzte txosnak. Azaldu dutenez, tokiak mugatuak dira, hortaz, eskaerek kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dute.
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, txosnan ezin izango dute 18 urtetik beherakoek egon, ezta lanik egin ere. Txosnagune bakoitzean, gainera, megafonia bakarra jarri ahalko dute, txosnen artean arduraduna izendatuta. Ados jarriko ez balira, udalak izendatuko luke musikaren ardura izango lukeen txosna. Mundakako Udaleko alkatetzak zehaztutako ordutegian zarratu beharko dira txosnak.
Txosnek edalontzi berrerabilgarrietan eskaini beharko dituzte edariak, “hondakin gutxiago sortzeko eta jasangarritasunari eta ingurumenari laguntzeko”.
Oinarri guztiak udaletxean edo www.mundaka.eus webgunean kontsultatu daitezke.