Edukiontzi marroiaren zerbitzua martxan dago Muruetan
Erabili gura dutenek, udaletxean eskatu beharko dute giltza.
Muruetako Udalak hondakinen gaikako bilketa osatu du hondakin organikoa batzeko edukiontzi marroiak jarrita; zazpi edukiontzi marroi jarri dituzte, herriko auzoetan banatuta. Eta, jakitera eman dutenez, zerbitzua martxan dago.
Hala, edukiontzi marroia erabili gura duten muruetarrek giltza eskatu beharko dute, astelehenetik barikura bitartean, 08:00etatik 15:00etara, udaletxean.