Busturiko inguruak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Berbalagunek
Irteera martxoaren 27an (astelehenean) egingo dute. Izena eman behar da, eta martxoaren 24a da azken eguna.
Busturiko Berbalagun egitasmoak udalerriko inguruak ezagutzeko ibilaldia antolatu du martxoaren 27rako (astelehena). Egun horretan, 10:00etan jarri dute hitzordua Axpeko tren geltokian, hortik abiatuko baitira. 14:00etarako bueltan egongo direla azaldu dute antolatzaileek.
Ibilbide zirkularra egingo dute, “zailtasun gutxikoa”, ibili bitartean euskaraz praktikatzeko. Irteera horretan parte hartu gura dutenek, aurretiaz izena eman beharko dute 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bat bidalita; martxoaren 24a (barikua) da izena emateko azken eguna.