Busturian ere asiako liztorraz ariko dira
Eguenean (martxoak 23) eskainiko dute hitzaldia, 19:00etan, Busturiko liburutegian.
Busturialdeko beste herri batzuetan egin modura, Busturian ere asiako liztorra eta liztorrak bertoko erleengan duen eragin negatiboa izango dute hizpide eguenerako (martxoak 23) antolatu duten hitzaldian; 19:00etan jarri dute ordua, eta Busturiko liburutegian batuko dira.
Bertaratzen direnek, gainera, beren aletxoa jarri ahalko dute arazo hau konpontzeko; izan ere, liztor asiarra geldiarazteko tranpak jartzen ikasteko aukera edukiko dute.