Bermeoko EH Bilduren hautagaitzak herrian "aldaketa lortzeko" lan egingo du
"Talde gaztea, herrikoia, esperientziaduna eta konprometitua" aurkeztu zuen atzo Bermeoko EH Bilduk; "Bermeon, bermeotarrekin batera, aldaketa lortzeko lan egingo duena, beste interes guztien gainetik, herriaren interesak defendatzeko helburuagaz".
Bermeoko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpen publikoa egin zuen atzo. Bermeotarren “interesak defendatzeko eta gure nortasuna berreskuratzeko” berme bakarra duen taldea direla adierazi zuen Asier Larrauri EH Bilduren alkategaiak aurkezpen ekitaldian.
“Herrian aldaketa lortzeko” lan egingo dute, eta, horretarako, “talde gaztea, herrikoia, esperientziaduna eta konprometitua” aurkeztu dute; “Bermeon, bermeotarrakein batera, aldaketa lortzeko lan egingo duena, beste interes guztien gainetik, herriaren interesak defendatzeko helburuagaz”. Bermeok “aldaketa behar” duela argi daukate: “Herri justuagoa, inklusiboagoa, jasangarriagoa, feministagoa, euskaldunagoa eta parte hartzaileagoa behar dugu. Horretarako, udal politika egiteko beste modu bat behar da, bermeotarrak erdigunean jarrita”.
Egoerak eskatzen duen mailan egongo den udal gobernua behar dela esan dute, “bermeotarren kexei eta beharrei erantzun egokiena emateko”. Hala, “hurreko politikara” bueltatzearen beharra azpimarratu dute, “gardentasunean eta lankidetzan oinarrituta”.