Bizkaiko zazpi eskaut taldeen topaketa, Gernika-Lumon
400 bat ume eta gazte batuko dira zapatuan (martxoak 18) Gernika-Lumon. Hain zuzen ere, Urdaibaiko, Lea-Artibaiko, Durangaldeko, Zornotzako, Galdakaoko, Mungiako eta Algortako eskaut taldeetako kideek parte hartuko dute: “Parrokietako eta eskaut taldeetako gazte eta nerabeak deituta daude, urtero leku ezberdin baten egiten den topaketa honetan parte hartzeko”.
Jesusegaz HOBE! lelopean izango da aurtengo topaketa. 10:00etan elkartuko dira, eta 10:30etan meza ospatuko dutee Andra Mari parrokian, Joseba Segura Bilboko Gotzaina buru dela. Ondoren, jolasak eta hainbat dinamika izango dituzte San Fidel Ikastolan. Begiraleak lagunduta, adinaren arabera hiru multzotan banatuta ariko dira: 8-12 urte bitartekoak, 13-14 urte bitartekoak eta 15-18 urte bitartekoak.
Gero, berriz, kastolako patioan edo kiroldegian bazkalduko dute (eguraldiaren arabera), eta, arratsaldean, dantzaldia eta jolasak izango dituzte. 17:30ean ikastolan erabilitako guneak garbitu eta Agur eskauta abestuz amaituko dute topaketa.