Busturiko Jai Batzordeak jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi du
Parte hartu gura duten horiek maiatzaren 6ko 20:00ak arte izango dute kartel proposamenak aurkezteko epea.
Busturiko Jai Batzordeak herriko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketarako deialdia zabaldu du. Parte hartu gura duten horiek maiatzaren 6ko 20:00ak arte izango dute kartel proposamenak aurkezteko epea. Altamirako kultur etxean utzi beharko dira lanak.
Egile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahalko ditu; gaia eta teknika aukerakoak izango dira. Aurkeztu beharreko formatua, hala ere, DIN A2 izan beharko dela aipatu dute, euskarri zurrunean eta Busturiko jaiak 2023 leloagaz.
Lanak lelopean aurkeztu beharko beharko dituzte parte hartzaileek, eta autorearen sinadura barik. Era berean, lelo berdineko kartazal itxi batean, autorea identifikatzeko datuak, curriculum labur bat, telefono zenbakia eta NA sartu beharko dituzte. Lan irabazlea ordenagailuz eginda balego, parte hartzaileak euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko luke, inprimatuko den tamainan (70 zm x 50 zm).
Saria 400 eurokoa izango da. Hala eta guztiz ere, epaimahaikideek saria ez ematea erabaki dezakete, “baldin eta kartelek behar besteko kalitate teknikorik ez badute”. Epaimahaia Busturiko Udalak eta Jai Batzordeak aukeratuko du, eta horiek erabakia apelaezina izango da.