Bermeoko Udalak Bizkaia Kirolak Saria jaso du Europako Triatloi Kross txapelketaren antolakuntzagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko oinarrizko kirolaren lana aintzatetsi zuen atzo arratsaldean, 2023ko Bizkaia Kirolak Sariak banatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko oinarrizko kirolaren lana aintzatetsi zuen atzo arratsaldean, 2023ko Bizkaia Kirolak Sariak banatuz. Zortzi kategoriatan, bederatzi erakunde edo pertsona saritu dituzte, tartean, Bermeoko Udala. Hain zuzen ere, Ikusgarritasun Saria jaso du Bilbao Bizkaia 2022 Triatloi Multikiroleko Europako Txapelketaren antolakuntzagatik.
Bermeoko alkate Aritz Abaroak kirol frogaren antolakuntza posible egin duten herriko boluntario eta kirol eragile guztiei eskaini zien saria. “Bermeo goi mailako kirol txapelketen sede izateko prest dagoela erakutsi dugu”, esan zuen.
Jakitera eman dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak 71 hautagai-eskaera jaso ditu Bizkaia Kirolak Sariak 2023 sarietarako.