"Herriagaz konprometitutako" 10 emakumez eta 10 gizonez osatutako taldea aurkeztu du Bermeoko EAJk
Jeltzaleek 200 pertsona bildu zituzten atzo Kasinoan, maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duten talde berriagaz egindako topaketan.
Bermeoko EAJk maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duen taldea aurkeztu du. 10 emakumez eta 10 gizonez osotutako taldea aurkeztu dute, “guztiak bermeotarrak, euren herriagaz konprometituak, Bermeoko ekonomia, gizarte, kultura eta kirol sektoreetan inplikatutako pertsonak”.
Bermeoko egungo alkate eta EAJren zerrendaburu Aritz Abaroak esan du, “askotariko prestakuntza eta profil profesionalak dituzten emakumeak eta gizonak” direla: “Talde berritua, konprometitua, gai dena, kudeaketa publikoan eta pribatuan esperientzia duena, baina, batez ere, gertukoa eta bizilagunentzat irisgarria. Taldea Bermeoko gizartearen isla da”.
Jeltzaleek 200 pertsona bildu zituzten atzo Kasinoan, maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duten talde berriagaz egindako topaketan. Tartean egon ziren, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramalea.