Sareginen lana bertatik bertara ikusi eta ikasi dute Bermeoko umeek
Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen egitarauko lehenengo jarduerak izan dira asteburuan. Esate baterako, emakumeek arrantza sektorean daukaten garrantziaren adibide bat erakutsi zuten Bermeon, domekan (martxoak 5). Gure sareginak tailerrenean, Saregin baten eskutik, sareak zelan egiten eta konpontzen diren ikusi eta ikasi zuten umeek, Arrantzaleen Museoan.
Eguenean (martxoak 9), berriz, Labayru Fundazioak egindako ikerketa lanari buruzko Geu be bagara itsasoa mahai ingurua egingo dute leku berean, 18:00etan. Akaitze Kamiruaga lanaren arduradunaz gain, proiektuan parte hartu duten andrak egongo dira beraien bizipenak kontatzen.