Mundakako EH Bilduk "kudeatzeko beste modu bat posible dela" erakutsi gura du
Udal hauteskundeei begira "talde anitza" osatu dute, "eskarmentua eta aurpegi berriak" bateratzen dituena.
Mundakako EH Bilduk “talde anitza” osatu du 2023ko udal hauteskundeei begira. Sorne Rubio Arana izango da zerrendaburua, eta “eskarmentua eta aurpegi berriak” bateratzen dituen taldea osatu dutela aipatu dute.
Koalizioaren helburu nagusia da “kudeatzeko beste eredu bat posible” dela erakustea: “Gardentasunetik mundakarren beharrizanak kontuan izango duena, eta kalitatezko zerbitzu publiko garden baten alde egiten duena”.