Lehengo eta gaurko Bermeo ezagutzen
Berbalagunek antolatuta, Bermeotik ibilbide gidatua egin dute. Euriagatik, baina, ez dute ibilbidea amaitu eta hurrengo batean egiteko geratu dira.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, lehengo eta gaur egungo Bermeo alderatzeko aukera eduki dute gaur zenbait berbalagunek.
Turismo Bulegoak gidatutako ibilbidea antzinako Bermeoren mapa erakutsiz hasi da, Klaustroan. Herri barruan dagoen Euskal Herriko klaustrorik handiena eta zaharrena da Bermeokoa. Alde Zaharrerantz jo dute gero, harresia eta zazpi ateak non egon ziren ikusarazteko. Suteek herrian eta herriko eraikinetan izan duten garrantziaz ere berba egiteko aukera eduki dute.
Euriagatik, baina, ibilbidea ezin izan dute amaitu eta hurrengo batean amaitzeko geratu dira; Tala eta portu aldea bisitatuko dituzte hurrengoan. Apirilean izan daitekeela azaldu dute.