Birziklatutako musika tresnak egingo dituzte Sukarrietako Ludotekan
4 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako tailerra izango da; datorren domekan, martxoaren 12an, izango da 17:30ean.
Datorren domekan, martxoaren 12an, birziklatutako musika tresnak egingo dituzte Sukarrietako Ludotekan. Jakitera eman dutenez, 4 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako tailerra izango da, eta 17:30ean hasiko da.
Edukiera mugatua dela aipatu dute, sukarrietarrek lehentasuna izango dutela nabarmenduta. Modu horretan, tailerrean parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena eman beharko dute. Udaletxera bertaratuta eman daiteke izena, 94-687 07 15 telefono zenbakira deituta edo udala@sukarrieta.eus posta elektronikora mezu bat bidalita.