Tonpoiko bigarren faseko lanak hasi dituzte
Udal arduradunek aurreikusten dute, udarako lanak prest egongo direla bermeotarren zein bisitarien erabilerarako.
Tonpoiko lanak aurrera doaz, eta bigarren faseagaz hasita daude. Oraingoan, 300 metro inguruko esku-hartzea egingo dutela zehaztu dute Bermeoko Udalatik.
Hain zuzen ere, Tala eta Aritzatxu hondartza lotzen dituen pasealekuari amaiera emango diote, zati bat eginda baitago. Udal arduradunek aurreikusten dute, udarako lanak prest egongo direla bermeotarren zein bisitarien erabilerarako: “Gune eder honetaz gozatu ahal izango dute modu seguruan”.