Mundakako Udalak herrian agertu diren pintaketak gaitzetsi ditu
Azkenaldian udalerriko leku desberdinetan agertu diren pintaketak gaitzetsi ditu Mundakako Udalak. “Ekintza bandaliko” horien aurrean, Mundakako alkate Irati Gondrak esan du, “herriaren harmonia estetikoa aldatzea” baino ez dutela lortzen: “Mota horretako ekintzek mundakar guztienaden hiri-ondarea kaltetzeaz gain, altzariak eta kaleen garbitasuna ere kaltetzen dituzte”.
Alkateak azaldu duenez, herriko garbiketa zerbitzuari pintaketak kentzeko eskaera egin diote. Gogorarazi du pintaketak kentzea kostu ekonomiko bat dela udalarentzat, eta gastu hori herriarentzat onuragarriagoak diren beste jarduera batzuetara bideratzea posible litekeela: “Mundaka guztiona da, eta begirunez zaindu behar dugu, gurea delako, gure kaleak direlako, gure ondarea, gure nortasuna, gure herriaren irudia. Horrelako ekintzek denoi eragiten digute zentzu negatiboan”.