Enpresa transmisio eta ekintzailetzako jardunaldia eskainiko dute astelehenean Bermeon
Behargintzan izango da jardunaldia, astelehenean, 15:30etik 16:30era.
Bermeoko Udalak enpresa transmisio eta ekintzailetzako jardunaldia antolatu du Behargintzaren bitartez. Jardunaldia astelehenerako (otsailak 20) antolatu dute. Hain zuzen ere, 15:30etik 16:30era izango da Behargintzan bertan (udal azokan).
Udaletik azaldu dutenez, asteleheneko jardunaldiak honakoak landuko dituzte: Ekiteko orduan kontuan hartu beharreko alderdiak (negozio-ideia, negozio-plana, negozioaren forma juridikoa…), Ekintzailearentzako Arreta Guneak (EAP), enpresa transmisioaren plangintza, enpresak transmititzea ekintzailetza-modu gisa, abantailak ekintzailearentzat eta lagatzailearentzako abantailak.
Izena eman gura dutenek edo jardunaldiari buruzko informazio gehiago gura dutenek 94-617 91 90 telefono zenbakira deitu ahalko dute.