Katsugen tailerrean "giro ederrean" batu dira
Berbalagunek antolatutako Katsugen tailerrean “giro ederra” eduki zuten atzo, Busturian. Joseba Sierra monitoreak gidatuta, sei pertsonak ordubeteko Katsugen saioa egin zuten euskaraz.
Aingerubiden egitekoak ziren tailerra, baina bertan margoketa lanetan aritu zirenez, udaletxean egokitu zuten aretoa. Berbagaluneko ordezkariek Sierrari eskerrak eman dizkiote, “bai Bermeon, bai Busturian, bere burua musutruk eskaintzeagatik”.