Bizkaiko eskautek garapen jasangarriari buruzko gogoeta egin dute Morgan
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak eta Lurgaia Fundazioak elkarlanean, ingurumen boluntariotza jardunaldia egin zuten zapatuan (otsailak 11), Morgan.
Hamaikagarrenez egin dute boluntariotza jardunaldia, eta oraingo honetan, Eskautak basoak berbideratuz lelopean ospatu dute. 14 eta 16 urte bitarteko 220 eskaut inguruk parte hartu zuten. Landaketaz gain, landare exotiko batzuk kendu eta txorien habiak egin zituzten. Eguerdian, berriz, Meakaur auzora joan ziren, eta taldeka banatuta, garapen jasangarrirako helburuei buruz gogoeta egin ostean, alkarregaz bazkaldu zuten.